LEK Arizmendi Gazteluondo eta Mary Ward, Gipuzkoako eskola kategorien txapeldun

LEK Arizmendi Gazteluondo eta Mary Ward, Gipuzkoako eskola kategorien txapeldun

Lezoko Bekoerrota kiroldegiak saskibaloiaren astebukaera ederra bizi zuen Gipuzkoako eskola kategorien finalak ospatu bait ziren. LEK Arizmendi Gazteluondo gizonezkoetan eta Mary Ward emakumezkoetan izan dira txapeldunak, baina parte hartu duten talde guztiek merezi dute txalo handi bat denboraldian zehar egindako lan guztiagatik, bukaeraraino leiatzeagatik eta noski finaleraino gozatzeagatik. 

Gizonezkoen tapelketan, LEK Arizmendi taldeak finalaurrekoetan Orereta (Errenteria) gainditu zuen, eta Jakintzak (Ordizia), Muñagorri(Berastegi) garaitu zuen. Finalean, LEK Arizmendi Gazteluondok lehen zati bikaina burutu zuen (36-19) eta azken laurdenean distantzia handiagotu zuen (69-38, azken emaitza).

Emakumezkoen txapelketan, Mary Ward taldeak finalaurrekoa Jakintza (Ordizia) taldearen aurka irabazi zuen eta finalean Zestoa eduki zuen aurkari. Donostiarrek neurketa handia burutu zuten eta garaikurra eskuratu zuten (55-4).

Emaitzez gain, parte hartu zuten haur guztiek eman zuten zeukaten guztia eta esperientzia eder batez gozatzeko aukera eduki zuten. ZORIONAK!!

Iruzkin bat idatzi