Lara Gonzalez historikoa bihurtu da IDK-rentzat

Lara Gonzalez historikoa bihurtu da IDK-rentzat

Lara Gonzalezek 166. partida jokatu zuen Emakumezkoen ligan, eta, ondorioz, IDKrekin partida gehien jokatu dituen gipuzkoarra da. 25 urteko joko-antolatzaile donostiarrak Onintza Aduriz gainditu du, 165 partida jokatu baititu. “Hobe zatekeen garaipenarekin ospatzea”, esan du. “Iulene (hirugarrena zerrendan, 112rekin) eta Onintza bi erreferente dira niretzat. Harro egoteko modukoa da nire bizitzako taldearekin etxean lortzea. Asko dut hobetzeko eta aurrera egiteko, egin dezakedala uste dut. Taldea hobeto egiteko nago hemen, eta horretan ari gara “

Gipuzkoako Saskibaloi Federaziotik, Lara zoriondu dugu lorpenagatik eta bere ibilbide bikainagatik. Zorionak!!

Iruzkin bat idatzi