Kopa Azpeitian: Iñaki Jimenezekin hitz egin dugu

Kopa Azpeitian: Iñaki Jimenezekin hitz egin dugu

Larunbata egun historikoa izango da Iraurgirentzat. Azpeitiako kiroldegiak LEB zilarrezko kopako finala biziko du Juaristi ISB eta Basquet Gironaren artean. Iñaki Jimenez Juaristiko entrenatzailearekin hitz egin dugu, egiten ari diren denboraldi bikainaren inguruan, jokalari gipuzkoarren paperaren inguruan eta datorren finalaren inguruan (argazkiak: @uztarria).

Nola ekingo diozue finalari?

Ilusio handiarekin, lehen itzulian lortutako sari bat da eta aukera baliatzen saiatuko gara.

Zer suposatzen du klubarentzat eta taldearentzat finala etxean jokatzeak?

Aukera polit bat gure zaleen aurrean partida garrantzitsu bat jolasteko eta gure mailako talde onenetariko baten aurka titulo bat jolasteko aukera. 

Hitz egiguzu arerioaren inguruan. Basquet Girona.

Kalitate handiko talde bat da mailaz igotzeko helburuarekin osatutakoa eta saskibaloi hiri batean bere garaian ibili zen tokira itzultzeko eraikitako proiektua da. ACBtik zuzenean Albert Sàbat fitxatu dute antolatzaile eta hegaletan Graham, Sevillano eta Morenorekin puntu asko duen taldea. Barrutik Hester liga hontan experientzia duen jokalari oso ona eta Dijkstra barruko joko oso bikote arriskutsua dute. 

Zein da zuen denboraldi bikainaren giltzarria? 

Aurretik eginda zegoen lana aprobetxatzea jarraitzen zuten jokalariekin eta sartu diren berriek taldeko lana lehenetsi dutela hasieratik. Defentsa sendoa eraiki dugu hasieratik eta erasoan aukera ezberdinak ditugu.

Jokalari gipuzkoarren papera oso garrantzitsua ari da izaten. Nola ikusten dituzu? 

Guretzat ezinbestekoak dira jokalari gipuzkoarrak eta beraiek ematen diote zentzua talde honi. Ibonen itzulera oso garrantzitsua da berak ulertzen duelako inork baino hobe talde hau, Ierai Azpitartek bere lehen urtea du taldeko partaide %100-ean eta defentsako lan oso ona egiten ari da mailara moldatzen doan bitartean. Xabi Berazak ihaz demostratu zuen eta bide beretik doa liga hontan edo gorago jokalari garrantzitsua izan daitekeela. Beñat Hevia ihaz iritsi zen denboraldi erdian eta aurten antolatzaile postua partekatzen lan oso ona egiten ari da. Gainera Manex Ansorregi oraindik ere juniorra dena gurekin lanean dugu eta dagoeneko partidoen erdian parte hartu du taldeari asko laguntzen oraindik ikasten ari den bitartean. Oso pozik nago denekin eta esan bezala ezinbestekoak ditugu.

Zer suposatzen du zuretzat, entrenatzaile bezala, horrelako final bat zuzentzeak? 

Partidan zehar beste partida bat izango da baina dudik gabe aukera polita da taldeari laguntzeko eta beraiekin batera final batetaz disfrutatzeko.

Zer espero dezake kiroldegira taldea laguntzera gerturatuko den jendeak? 

Dena emango duen talde bat, bertako jokalariekin jolasten duena eta etortzen den jendea ondo pasatzen saiatzen dena. Aurkari oso indartsu baten aurka jolastuko dugu baina posesio bakoitzagatik borrokatuko dugula ezin dela zalantzan jarri.

Iruzkin bat idatzi

This site is protected by reCAPTCHA and the Google Privacy Policy and Terms of Service apply.