Jardunaldiko aurretikoa: liderrentzat erronkak kategoria guztietan

Jardunaldiko aurretikoa: liderrentzat erronkak kategoria guztietan

Atletico San Sebastian taldeak azterketa gogorra edukiko du jardunaldi hontan, bere saskibaloi onena ateratzera behartuko duena porrotik jaso gabe jarraitu nahi badu gizonezkoen lehen mailan. Donostiarrek, CD internacional bixitatuko dute, hiru neurketetatik bi irabazi dituenak. Gainontzeko koliderrei dagokienenan, TAKE Orbela Taberna taldeak Ordizia jasoko du eta STL Azkunek Oiartzungo Saskilagunak bixitatuko du. 

Gizonezkoen juniorretan, BKL Usurbe taldeak, Ama Guadalupekoa Ikasbasket bixitatuko du, ez batak, ezta besteak ere oraindik ez dute porrotik ezagutzen. Bestetik, Zast Zarautz lidergoan mantentzen saiatuko da emakumezkoen juniorretan, horretarako Bergara Soraluce gainditu beharko du Labegaraietan. 

Saski Axular Erroibide eta Ordizia taldeek porrotik jaso gabe jarraitu nahi dute. Neurketa zailena, ustez, ordiziarrena izango da, Easo Raviolina bixitatuko dutelarik. Bitartean, emakumezkoen kadeteean, Easo Lorea Gourmet eta Hondarribia Ikasbasket taldeen arteko neurketa da jardunaldiko erakargarrienetakoa. Guzti hau, emakumezkoen seniorren bigarren maila eta autonomikako seniorren ligak hasiko diren astebukaeran (argazkia: Hondarribia Ikasbasket).

Kontsultatu hemen jardunaldiko ordutegi guztiak:
Gizonezkoen 1. maila
Gizonezkoen 2. maila
Emakumezkoen 2. maila
Gizonezkoen juniorrak
Emakumezkoen juniorrak
Gizonezkoen kadeteak
Emakumezkoen kadeteak
Euskal Ligak

Iruzkin bat idatzi