Jardunaldia: saskiratze festa gizonezkoen kadeteetan

Jardunaldia: saskiratze festa gizonezkoen kadeteetan

Donosti Dolphins taldeak kolpe bat eman zuen mahai gainean STL Azkune garaituz, gizonezkoen lehen mailako koliderretako bat, oso neurketa estuan (56-60). Hala izanik, bi taldeak daude orain buruan dauden Bosteko Irauli eta TAKE Orbela taldeetatik garaipen batera, Atletico San Sebastian (63-74) eta Oiartzungo Saskilagunak (77-56) garaitu zituztenak urrenez urren.   

Emakumezkoen lehen mailan, Atletico San Sebastian eta ZAST Neskak sailkapenaren gorenean mantentzen dira. Donostiarrek, CD Internacional gainditu zuten (54-76), eta zarauztarrek garaipena eskuratu zuten oso neurketa gogorrean Ordizian (38-41). 

Gizonezkoen juniorretan, Atletico San Sebastian Larrun taldea, lidertzatik garaipen batera gerturatu da Easo Urdaburu gainditu ostean (49-60), sailkapenaren behekaldetik, Goierri Gaestopasek garaipen garrantzitsua eskuratu zuen BKL Usurberen aurka (72-66). Zast Zarautz taldeak sailkapenaren gorenean sendotasunez jarraitzen du emakumezkoen juniorretan Bera Bera gainditu ostean (72-45), Typo 90 Askatuak Russel bi garaipenera dagoelarik. Jardunaldiko leia orekatuenean, Eskoriatzak, BKL Txindoki puntu bakar bategatik gainditu zuen (45-44).

Gizonezkoen kadeteetan, bi taldek saskiratze festa izan zuten: BKL Murumendi taldeak 93 puntu sartu zituen Aloña Mendiren aurka (93-48), eta Easo Raviolina ehun puntutik gora eskuratu zituen Grupo EME Oiarsoren aurka (103-45). Emakumezkoen kadeteetan, Easo Lorea Gourmet taldeak 13 jardunalditik 13 garaipen dauzka Grupo EME Oiarsoren kantxan irabazi ostean (42-56). Astebukaerako leia estuenean, Fiskalan ISB taldeak oso garaipen garrantzitsua lortu zuen Cafes Aitona Askatuak Urumearen aurka (56-52). 

Kontsultatu hemen jardunaldiko emaitza guztiak: 
Gizonezkoen 1. maila
Emakumezkoen 1. maila
Gizonezkoen 2. maila
Emakumezkoen 2. maila
Gizonezkoen 3. maila
Emakumezkoen juniorrak
Gizonezkoen juniorrak
Emakumezkoen kadeteak
Gizonezkoen kadeteak

Iruzkin bat idatzi