Jardunaldia: leia biziak lehen mailatako sailkpenen goikaldean

Jardunaldia: leia biziak lehen mailatako sailkpenen goikaldean

kenduz gainera. Bost jardunaldiren ostean, bost dira, lau garaipen eta porrota bat duten taldeak. Atletico, Zast, Antigua Luberri, Ostadar eta TAKE. Gizonezkoen lehen mailan ere liderra galtzaile. TAKE Orbela Taberna taldeak, ezin izan zuen Astigarragako Mundarro gainditu (72-64), beraz STL Azkune, tolosarrak, Errotaundi Okindegia ISB eta Donosti Dolphins daude berdinduak zazpi garaipenekin bederatzi jardunalditan. Beraz, sailkapenen goikaldeak sutan daudela! 

Porrotik ezagutzen ez zuten emakumezkoen juniorretako bi taldeen arteko leian, Torrealday Asesores Hondarribia nabarmen inposatu zen Typo 90 Askatuak Rusell taldearen aurka. Hala izanik, hondarribiarrak eta Zast Zarautz, Eskoriatzan irabazi zuena (41-57), daude kolidertzan 10-0-ko partzialarekin. Gizonezkoen juniorretan, txanpona donostiarren alde erori zen. Cafes Aitona Askatuak Robota taldeak, Ama Guadalupekoa Ikasbasket gainditu zuen (54-47), beraz galdu gabe dagoen talde bakarra da orain (6-0). 

Emakumezkoen kadeteetan, Easo Lorea Gourmet taldeak hamarretik hamarrekoa sinatu du BKL Esparruk jarritako azterketa gainditu ostean. Beasaindarrak amaierara arte borrokatu zuten, baina 45-42 izan zen bukaerako emaitza. Gizonezkoen kadeteetako sailkapenaren goikaldeko taldeen arteko leian, Erroibide Irun sendo bat ikusi zen etxean, eta BKL Murumendi gainditu zuen 74-54. Aloña Mendik bestetik, bere lehen garaipena eskuratu zuen Grupo Eme Oiarso taldearen aurka oso amaiera estuan (56-58).

Kontsultatu hemen jardunaldiko emaitza guztiak:
Emakumezkoen 1. maila
Gizonezkoen 1. maila
Emakumezkoen 2. maila
Gizonezkoen 2. maila
Gizonezkoen 3. maila
Emakumezkoen juniorrak
Gizonezkoen juniorrak
Emakumezkoen kadeteak
Gizonezkoen kadeteak
Euskal Ligak

Iruzkin bat idatzi

This site is protected by reCAPTCHA and the Google Privacy Policy and Terms of Service apply.