Jardunaldia: Ikasbasketen kolpea mahai gainean, gizonezkoen juniorretan

Jardunaldia: Ikasbasketen kolpea mahai gainean, gizonezkoen juniorretan

Ez zuten hutsik egin koliderrek gizonezko eta emakumezkoen lehen mailetan. Emakumezkoetan, buruan dagoen laukoteak berdin jarraitzen du. ZAST Neskak taldeak eduki zuen leia zailena, Arri BKL 66-63 gainditu zuen azkenean. Behekaldetik, Eskoriatzak bere lehen garaipena eskuratu zuen TAKE ezustean hartuz (48-44). Gizonezkoetan, Bosteko Iraulik hortzak estutu behar izan zituen Errotaundi Okindegia ISB garaitzeko (35-42). TAKE Orbela Taberna,bestetik, Ordiziari eginiko bixitan garaile atera zen. 

Zast Zarautz sendo dago sailkapenaren buruan emakumezkoen juniorretan Bergara Soraluce 49-33 gainditu ostean. Gizonezkoen juniorretan, Ama Guadalupekoa Ikasbasketek mahai gainean kolpea jo zuen bere areriorik gertukoenari garaituz, Cafes Aitona Askatuak Azpiazu (47-74).

Emakumezkoen kadeteetan, Easo Lorea Gourmet taldeak 15etik 15ekoa eskuratu du Hondarribia Ikasbasketen kantxan (21-50). Bi garaipenera dago BKL Esparru, Zarautzen irabazi zuena (42-47). Gizonezkoen kadeteetan zegoen gorengo leian, BKL Murumendik, Ordizia liderra garaitu zuen azken minutuetan erabaki zen leia orekatuan (61-58).

Kontsultatu hemen jardunaldiko emaitza guztiak: 
Emakumezkoen 1. maila
Gizonezkoen 1. maila
Emakumezkoen 2. maila
Gizonezkoen 2. maila
Gizonezkoen 3. maila
Emakumezkoen juniorrak
Gizonezkoen juniorrak
Emakumezkoen kadeteak
Gizonezkoen kadeteak

Iruzkin bat idatzi

This site is protected by reCAPTCHA and the Google Privacy Policy and Terms of Service apply.