Jardunaldia: Hiru zuzeneko leia emakumezkoen juniorretan sailkapenaren goikaldean

Jardunaldia: Hiru zuzeneko leia emakumezkoen juniorretan sailkapenaren goikaldean

Emozioz beteriko jardunaldia izan da astebukaeran bizitakoa, batez ere emakumezkoen juniorretan. Lehen sei sailkatuak euren artean neurtu zituzten indarrak, hiru zuzeneko leiatan sailkapenaren goiko aldea definitzen hasi direnak. Liderra den Easo Bankoa taldeak Zast Zarautz gainditu zuen berdintasun handiko neurketan. 4-12 ko hirugarren laurdeneko partzialak balantza desorekatu zuen.

Inar Optika ISB taldea Eskoriatza taldeari gailendu zitzaion neurketa estu batean 38-37 eta sailkapenaren burutik oso gertu mantentzen da. Grupo EME Oiarsok, bestetik, garaipen garrantzitsua eskuratu zuen Urbycolan Hondarribia taldeari egin zion bixitan (38-53); horri esker bi taldeak orain hamar garaipenekin berdinduak daude hirugarren posturako leian. Errenteriarrak oso fin ibili ziren batez ere bigarren laurdenean 2-14 partziala lortu zutelarik.

Easo Adarra taldeak ez zion aukerarik eman Cafes Aitona Askatuak B taldeari (60-33) eta martxa bikainarekin jarraitzen du gizonezkoen juniorretan. Cafes Aitona Askatuak eta Goierri Oxykor taldeek leia estuan jarraitzen dute emakumezkoen kadeteetan. Bi taldeek eskuratu zuten garaipena Fiskalan ISB (22-40) eta Grupo EME Oiarso (38-41) taldeen aurka urrenez urren eta berdinduak daude hamalau garaipenekin. Easo AECC taldea da haien jarraitzaile gertukoena hamahiru garaipenekin eta neurketa gutxiago bat jokaturik. Gizonezkoen kadeteetan ez zen ezustekorik egon. Easo 04 Mendaur taldeak jarraitzen du lidergoan Zast Zarautz gainditu ostean (50-81), eta Erroibide taldeak garaipen batera jarraitzen du Ordizia gainditu ostean (69-52).

Senior mailetan, Txintxu Gozotegia ISB taldeak jarraitzen du sailkapenaren buruan galdutako neurketarik gabe jokatutako hamalau neurketatan emakumezkoen lehen mailan. Bera Bera Gros izan zen haien azken biktima (63-21), bigarren laurdenean erabaki zen neurketan. Gizonezkoen lehen mailan, Mekalki Aloña Mendi taldeak Alde Zaharra garaitu zuen berdintasun handiko neurketan (47-55) eta bakarrik jarraitzen du lidergoan. Atletico San Sebastian eta Donosti Dolphins taldeek jarraitzen dute bigarren postuan garaipen batera, TAKE Orbela Taberna (39-54) eta Errotaundi Okindegia ISB (66-61) garaitu ostean urrenez urren. 

Kontsultatu hemen jardunaldiko emaitza guztiak:
Gizonezkoen Lehen Maila
Emakumezkoen Lehen Maila
Gizonezkoen Bigarren Maila
Emakumezkoen Bigarren Maila
Gizonezkoen Hirugarren Maila
Emakumezkoen Juniorrak
Gizonezkoen Juniorrak
Emakumezkoen Kadeteak
Gizonezkoen Kadeteak

Iruzkin bat idatzi

This site is protected by reCAPTCHA and the Google Privacy Policy and Terms of Service apply.