Jardunaldia: Easo Adarrak garaiezin jarraitzen du gizonezkoen juniorretan

Jardunaldia: Easo Adarrak garaiezin jarraitzen du gizonezkoen juniorretan

Hamalau garaipen hamalau jardunalditan. Easo Adarrak bere dinamika bikainarekin jarraitzen du sailkapenaren goikaldean gizonezkoen juniorretan. Donostiarrek azterketa zail bat gainditu zuten Beasainen BKL Usurberen aurka garaipena lortuz, azken laurdenera arte erabaki ez zen neurketan (37-43, 30. min). Bere areriorik gertukoenak, Goierri Gaestopas taldeak, bere bigarren postua sendotu zuen Hondartzan bigarren posturako leiakide gogorrena garaituz, Ama Guadalupekoa Ikasbasket (55-70).

Inar Optika ISB taldeak lidergoa eskuratu zuen emakumezkoen juniorretan. Ostadar gainditu zuten oso neurketa ajustatuan, azpeitiarrek Urbycolan Hondarribia berdindu dute sailkapenan, Bera Bera Albistur taldeak (54-53) gainditu zuena, jardunaldiko emaitza harrigarriena izan dena. Azken laurdeneko 19-12ko partzialak balantza donostiarren alde desorekatu zuen. 

Gizonezkoen lehen mailako liderra ere galtzaile suertatu zen jardunaldian. Santo Tomas Azkunek bere kantxa baliatu zuen Mekalki Aloña Mendi gainditzeko (69-44). Atletico San Sebastian eta Donosti Dolphins taldeak liderrarengandik garaipen batera kokatu dira Alde Zaharra (74-60) eta TAKE Orbela Taberna (53-70) gainditu ostean. Emakumezkoen lehen mailan, Txintxu Gozotegia ISB taldeak bere dinamika bikaina mantentzen du Aieten Atletico San Sebastian gainditu ostean (37-54). Bigarren posturako leian, Ostadarrek Cafes Aitona Askatuak gainditu zuen 56-48. 

Ez zen sorpresarik egon emakumezkoen kadeteen mailan. Kolidertzan diren bi taldeek garaipenak lortu zituzten. Cafes Aitona Askatuak taldeak Grupo EME Oiarso gainditu zuen (52-28) eta Goierri Oxycor taldeak Ostadar (54-40). Easo Mendaur eta Erroibide Irun taldeek bere leia estuarekin jarraitzen dute gizonezkoen kadeteen mailan, bestetik, Ordiziak eta Iragaz ISB taldeek jardunaldiko leia estuena eskeini zuten, lehenengoentzat izan zelarik garipena 62-61. 

Kontsultatu hemen kategoria bakoitzeko emaitzak:
Emakumezkoen Lehen Maila
Gizonezkoen Lehen Maila
Emakumezkoen Bigarren Maila
Gizonezkoen Bigarren Maila
Gizonezkoen Hirugarren Maila
Emakumezkoen Juniorrak
Gizonezkoen Juniorrak
Emakumezkoen Kadeteak
Gizonezkoen Kadeteak

Iruzkin bat idatzi

This site is protected by reCAPTCHA and the Google Privacy Policy and Terms of Service apply.