Jardunaldia: Atleticoren ezustea gizonezkoen lehen mailan

Jardunaldia: Atleticoren ezustea gizonezkoen lehen mailan

TAKE Orbela Tabernak garaipena eskuratu zuen gizonezkoen lehen mailako sailkapenaren goikaldeko zuzeneko leian STL Azkuneren aurka (67-62) eta tartea ireki du sailkapenaren aurrealdean Bosteko Iraulirekin batera, honek Cafes Aitona Askatuak garaitu zuen (51-76). Atletico San Sebastianek sorpresa eman zuen, hirugarren sailkatua, Donosti Dolphins (64-68) garaituz. Emakumezkoen lehen mailan, Antigua Luberrik, Zast Neskak gainditu zuen koliderren arteko neurketan. Antiguotarrak daude orain sailkapenaren buruan Atletico San Sebastian eta Ostadarrekin batera, Ordizia (61-89) eta CD Internacional (62-47) garaitu zituztenak. 

Cafes Aitona Azpiazuk Atletico San Sebastian gainditu zuen oso neurketa estuan gizonezkoen juniorretan (68-66). Ama Guadalupekoa Ikasbasketek sendo jarraitzen du BKL Usurbe (67-87) gainditu ostean. Emakumezkoen juniorretan, Zast Zarautz trataezin agertu zen BKL Txindokiri eginiko bixitan. Zarauztarrek 17tik 17koa sinatu dute. 

Saski Axularrek liderra zen Ordizia harrapatzea lortu du gizonezkoen kadeteetan, oso neurketa gogorrean garaitzea lortu zuena (35-27). Emakumezkoen kadeteetan,Atletico San Sebastian Andatza ezustekoa ematetik oso gertu geratu zen Easo Raviolinaren aurka, baino azkenean ez zuen lortu 49-47.

Kontsultatu hemen jardunaldiko emaitza guztiak:
Gizonezkoen 1. maila
Emakumezkoen 1. maila
Gizonezkoen 2. maila
Emakumezkoen 2. maila
Gizonezkoen 3. maila
Emakumezkoen juniorrak
Gizonezkoen juniorrak
Emakumezkoen kadeteak
Gizonezkoen kadeteak

Iruzkin bat idatzi

This site is protected by reCAPTCHA and the Google Privacy Policy and Terms of Service apply.