Jardunaldia: Askatuak, Ikasbasket, ZAST eta Goierri lauko finaletan txapeldun

Jardunaldia: Askatuak, Ikasbasket, ZAST eta Goierri lauko finaletan txapeldun

Errendimenduko junior eta kadete kategoriako lauko finalek, Euskal ligetarako sei txartel banatu dituzte. Cafes Aitona Askatuak Robota (gizonezkoen juniorrak), Torrealday Asesores Hondarribia (emakumezkoen juniorrak), ZAST Zarautz KE (gizonezkoen kadeteak) eta Goierri Oxykor (emakumezkoen kadeteak) dira saria eskuratu duten taldeak astebukaera zirraragarrian. Gainera kadeteetako txapeldunordeek ere, Erroibide Irun (gizonezkoetan) eta Ostadar SKT (emakumezkoetan), lortu dute Euskal ligetarako sailkapena.

Askatuak Robota eta Ama Guadalupekoa Ikasbasket neurtu ziren gizonezkoen juniorren finalean Tecnun-en, Atletico San Sebastian Larrun (68-48) eta Askatuak Azpiazu (64-52) gainditu ostean urrenez urren. Denboraldi erregularreko lehen bi sailkatuak aurrez aurre, eta donostiarrek, oraindik galdu ez dutenek, leia bigarren laurdenean hautsi zuten (25-10eko partziala). Hondarribiarrek azken laurdenean erreakzionatu zuten, baino ez zen nahikoa izan (72-52). 

Torrealday Asesores Hondarribiak pronostikoak bete zituen eta emakumezkoen juniorren lauko finala irabazi zuen Hondartzan. Finalaurrekoetan Grupo Eme Oiarso bikain bat gainditu zuten, azken moementura arte bizirik mantendu zen taldea (58-44). Zast Zarautz, Typo 90 Askatuak Russell (66-63) gainditu zuena, izan zen finaleko beste partaidea, baina lehen laurdeneko 21-9ko partzialak leia oso bideratua utzi zuen etxekoentzat. Atsedenaldiaren ostean, Ikasbasketek leia itxi zuen (67-40).

Gizonezkoen kadeteetan, Zast Zarautzek ezustekoa eman zuen finalaurrekoetan Ordizia kanporatuta 66-79, ligan jokatutako 12 neurketak irabazi zituenak. Erroibide Irunek, Saski Axular gainditu zuen 76-63 eta, bi taldeak Euskal ligarako sailkatuak zeudelarik, zarauztarrek berriro ere pronostikoak hautsi eta Majoriko finala irabazi zuten 73-68. Leia, sekulako neurketa, luzapenean erabaki zen.

Aldirin, Ostadarrek, Easo Lorea Gourmet ezustean harrapatu zuen (32-58) Euskal ligarako lehen txartela lortzeko finalaurrekoan; Goierri Oxykorrek, bigarren finalaurreko estuan (60-56) BKL Esparru gainditu zuenak, eskuratu zuen bigarren txartela. Finalean etxekoek euren faborito izanari ez zioten hutsik egin oso arerio gogor baten aurka. Neurketa ez zen azken laurdenera arte erabaki (59-45).

Sailkatutako sei taldeek berriro beste lauko final batzuk jokatuko beharko dituzte, Bizkaiako eta Arabako taldeen aurka, Euskal ligetako A1 edo A2 multzoan egongo diren erabakitzeko. ZORIONAK!

Kontsultatu hemen astebukaerako emaitza guztiak: 
Gizonezkoen juniorrak: Final 4
Emakumezkoen juniorrak: Final 4
Gizonezkoen kadeteak: Final 4
Emakumezkoen kadeteak: Final 4
Gizonezkoen 1. maila
Emakumezkoen 1. maila
Gizonezkoen 2. maila
Emakumezkoen 2. maila
Gizonezkoen 3. maila
Euskal Ligak

Iruzkin bat idatzi