Izen eman ezazu lehen eta bigarren graduko entrenatzaile kurtsoetan gure web orrian

Izen eman ezazu lehen eta bigarren graduko entrenatzaile kurtsoetan gure web orrian

Donostian izango diren, lehen eta bigarren graduko entrenatzaile kurtsoetan izen emateko epeak, dagoeneko irekiak daude. Informazio guztia kontsultatu dezakezu eta formularioak ere bete ditzakezu “Kurtsoak” atalean gure web orrialdeko goikaldeko menuan. 

Lehen mailako kurtsoaren arlo teorikoa ekainaren 27an eta 28an eta uztailaren 4, 5, 11, 12, 18 eta 19an izango dira. Arlo praktikoa ekainaren 29tik uztailaren 20rako larunbata guztietan izango da. Bigarren graduko kurtsoa, ostegun, ostiral eta larunbatetan izango dira ekainaren 27tik uztailaren 20ra arte (48 ordu presentzial eta 72 on line).  

Iruzkin bat idatzi