Iulene Olabarriak botak eskegi ditu ereduzko ibilbide baten ostean

Iulene Olabarriak botak eskegi ditu ereduzko ibilbide baten ostean

Gure saskibaloiko jokalari garrantzitsuenetako batek, Iulene Olabarriak, astearte hontan anuntziatu zuen botak eskegiko dituela IDK Gipuzkoan 16 denboraldi eman ostean. Jaurtitzaile gipuzkoarra klubeko partaide izaten jarraituko da. “Azu eta Carmenekin hitz egin dut eta klubean geratuko naiz gauza desberdinak kudeatzen, behar duten guztiarekin laguntzen IDK Gipuzkoa hazten jarraitu dezan. Etapa berria hasteko gogoekin nago baino taldearekin elkarbizitza, egunez egunekoa eta bidaiak faltan botako ditut”. 

Ekitaldian, Bully kafetegian ospatu zena, Iulenek eskerrak eman zizkion bere familiari, entrenatzaileei eta taldekideei, haietako batzuk halako momentu garrantzitsuan lagundu nahi izan zioten. “Oroitzapen berezi asko gordeko ditut, batez ere igoera faseak. Leongoa, azken momentuan lortu nuen saskiratzeagatik. Eta Caceresekoa, lana guztien artean banatu genuelako. Igoera horiek bizi ahal izatea ez zait inoiz ahaztuko. Eta aurtengo irudi bat ere badago betirako eramango dudana, Sant Adriá-ko neurketan, hirukoa sartu nuen eta argazki batean agertzen nahiz ospatzen eta aulkiko etxeko jokalari guztiak  ukabila airean dutela”. 

Gipuzkoako Saskibaloi Federakuntzatik Iulene zoriondu nahi dugu izan duen ereduzko ibilbideagatik, eta ziur aurrentzat inspirazio izango den ibilbideagatik. ZORIONAK!

Iruzkin bat idatzi