Iraurgi Urrezko Leb mailako taldea izango da 2017-2018 denboraldian

Iraurgi Urrezko Leb mailako taldea izango da 2017-2018 denboraldian

Gaur goizean jakin dugu Azpeitia-Azkoitiako taldeak datorren denboraldian FEB maila gorenean parte hartuko duela.

Apirilean merezitako igoera eskuratu ondoren, negoziaketa eta itxarote hilabeteak izan dira Iraurgirentzat. Azkenean, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin adostasun bat lortu ondoren Maier Lizasok zuzenduriko klubak URREZKO LEB mailan lehiatuko du.

Gipuzkoako Saskibaloi Federazioan poztasun handiz hartu dugu berri ona eta oso harro gaude datorren denboraldian Iraurgi maila honetan lehiatzen arituko dela jakiteaz. Bestalde, Gipuzkoa Basketekin zer gertatuko den jakiteko adi egongo gara.

GSF

Iruzkin bat idatzi