IDK-ko neskak prest #DiaLiga-ko Play-Offa jokatzeko

IDK-ko neskak prest #DiaLiga-ko Play-Offa jokatzeko

Pasa den larunbatean Azu Muguruzaren neskek garaipena lortu zuten Caceresen aurka, haien bigarren segidako Play-Offa jolasteko aukera eman zien partida. IDK Gipuzkoak liga seigarren postuan bukatu du 14 garaipen eta 12 porroteko balantze batekin.

Donostiarrek ostegunetik aurrera Zaragozako Mann-Filter taldearen aurka jokatuko dute, sailkapenaren hirugarren postuan dagoen taldea. Kanporaketa fasea hiru partidetan jokatuko da, lehenengo partida ostegunean Zaragozan hasten.

Bi jokatutako partidetako balantzeak garaipen bat talde bakoitzarentzako ekarri du. Muguruzaren neskek Zaragozan pasa den urrian irabazi zuten (68-73) eta Víctor Lapeñaren taldeak Gaskan 5 puntuen aldearengatik irabazi zuen (58-63).

Berdintasun maximoa dago Erreginaren Kopa jokatu zuten bi taldeen artean, aragoiko hiriburuan jokatu zen txapelketa pasa den urtarrilean. Datorren ostegunean 21:00etan, TELEDEPORTEn, lehenengo dolua ikusi ahal izango dugu.

IDK Gipuzkoak datorren igandean 20:00etan Zaragozako taldeari harrera egingo dio Josean Gaskan. Donostiar polikiroldegian Nesken Ligako play-offa gozatu ahal izango dugu. Animatu zaitezte guztiok gure neskak sostengatzera hitzordu hain garrantzitsu honetan!

GSF

Iruzkin bat idatzi