Hemen dago VII Mini Easo Kopa

Hemen dago VII Mini Easo Kopa

Datorren asteburuan Donostian jokatuko da Euskadiko mini torneoen artean garrantzitsuenetako bat, Mini Easo Kopa.

Torneoaren zazpigarren edizioak gipuzkoako hiriburura 50 talde eta 550 mini jokalari ekarriko ditu. Neska eta mutil alebinek 120 partida baina gehiago jokatuko dituzte bi saskibaloi jardunaldi frenetikoetan.

Torneoa lau egoitza nagusietan egingo da: Pío Baroja, Paco Yoldi, Lezo eta La Salle Ikastetxea. Larunbatean partidak 9:30etan hasiko dira eta 19:30etan bukatuko dira. Igandean jardunaldia ere 9.30etan hasiko da eta sari banaketarekin bukatuko da 13:30etan.

Torneo honek gipuzkoar ordezkaritza handia izango du. Iraurgi, Ordizia, Ointxe, Bera Bera eta anfitrioia, Easo, izango dira torneoan parte hartuko dituzten taldeak. Gainera, Mini Easo Kopak Donostiara toki desberdinetako taldeak ekarriko ditu, adibidez, Katalunia, Aragoi, Gaztela-Leon eta noski, Araba eta Bizkaiko konbinatuak.

Torneoko informazio guztia eskuragai egongo da weborrian: http://www.easosb.com/. GSFtik espero dugu dena arrakasta bat izatea saskibaloi miniaren festa honetan.

GSF

Iruzkin bat idatzi