Goierri txapeldun eta igoera EBA ligara

Goierri txapeldun eta igoera EBA ligara

Pasa den asteburuan azken aurreko jardunaldia jokatu zen Euskadiko Mutilen Lehenengo mailako liga erregularrean. Goierriko mutilek Valle de Egüesen aurka irabazi zuten eta lehenengo postua lortu zuten liga erregularrean,  EBA ligarako pasea zuzenean lortuz. Arrakasta Xabier Gorostegik entrenatutako taldeareana, azkeneko zazpi partidak irabazi dituen taldea. ZORIONAK!

EBA ligara igotzeko saiakeran talde gehiago daude eta beste batzuk Bigarren Nazionalera ez jaisteko. Atlético San Sebastián, Hernani Tecnun eta Redline Mekanika Takek irabazi eta azken jardunaldiko emaitzak itxaron beharko dituzte Final Fourrean parte hartzeko asmoekin badaude.

Bestalde, Disdira Bitxitegia eta Arri BKLk irabazi behar dute plaza mantentzeko aukera gehiago izateko. Kategoria jada galdu duen taldea Cafés Aitona Askatuak da, denboraldi guztian sei garaipen lortu baititu.

GSFtik Goierri K.E. klub guztiari zoriondu nahi diogu, oso harro gaude.  

GSF

 

Iruzkin bat idatzi