Goi mailako entrenatzaileen 2019ko kurtsoa Eibarren izango da (uztailak 2-10)

Goi mailako entrenatzaileen 2019ko kurtsoa Eibarren izango da (uztailak 2-10)

Eibar izango da goi mailako entrenatzaileen kurtsoaren egoitza; bere fase presentziala uztailaren 2tik 10era izango da eta dagoeneko aurreinskripzioa egin daiteke. Espainiako Saskibaloi Federakuntzak, Euskal Federakuntzarekin batera egin du  kurtso honetarako deialdia, non, 120 plaza dauden. Zalantzarik gabe, aukera ezinhobea gure entrenatzaileentzat (informazioa eta argazkia: basketbasko.com)

Bai edukia eta baita eskola egunetako zama, 755 orduetaraino iristen dena, lau multzo handietan daude banatuak: Formakuntza, Entrenamendua, Taktika eta Zuzendaritza. Fase presentziala Eibarko Unibertsitate Laboralean ospatuko da uztailaren 2tik 10era. Fase ez presentziala bi tarteetan banatzen da: ekainaren 15etik 30era, eta irailaren 1etik abenduaren 10era. Aurreinskripzioa 2019ko ekainaren 7ra arte egin daiteke ondorengo formularioa betez.

Informazio gehiago esteka honen bitartez.  

Iruzkin bat idatzi