Finalen Finala: Cafes Aitona eta Easo Mendaur taldeek eraman zituzten bi final zirraragarri

Finalen Finala: Cafes Aitona eta Easo Mendaur taldeek eraman zituzten bi final zirraragarri

Cafes Aitona Askatuak eta Easo 04 Mendaur taldeak izendatu ziren larunbatean gipuzkoako txapeldun emakumezko eta gizonezkoetan, Tolosan jokatutako finalen finaletan. Bi final zirraragarrietan lortu zuten, azken minutuetan erabaki ziren neurketetan, non beraien arerioek, Easo AECC eta Erroibide Irun taldeek, ez zuten amore eman azken segundura arte. 

Kadeteen emakumezkoen finalak eman zion hasiera gipuzkoako saskibaloi festari. Cafes Aitona Askatuak taldeak , Easo AECC taldea gainditu zuen sekulako neurketan (57-60). Novas izan zen finalen finaletan lehen saskiratzea lortu zuena, baino lehen minutuak Easoren aldekoak izan ziren. Defentsa sendo batekin eta Artamendiren bi hirukorekin, Gorka Gilenek 14-0eko partziala zabaldu zuten. 

Cafes Aitona taldeak erreakzionatu beharra zeukan, eta baita egin ere! Zonakako defentsa eta erasoko erreboteko lan bikainari esker, Susana Rodriguezenek distantziak murriztu zituzten. Lopez protagonista zelarik (aipamen berezia eurostep handiari), neurketa berdintzea lortu zuten atsedenaldia baino lehen, baino Ramosen 2+1eko batek, 6-0eko partziala itxi zuen Easoren alde (27-21 atsedenaldian). 

Neurketa kolpekako duelu polit batean sartu zen. Askatuak gainetik jarri zen hirugarren laurdena hasi bezain laster, baino Easo AECC taldeak gidaritza berreskuratu zuen ezinezko hiruko eta Perezen 2+1 eko batekin (44-38, hirugarren laurdenaren amaieran). Baino Cafes Aitonari azken txanpa geratzen zitzaion. 

Azken laurdena Hernandezen hirukoarekin hasi zen. Zonakakoarekin, Novasen kalitatearekin eta Brias eta Artolaren boterearekin barrualdean, azken laurdeneko erdialderako berriro ere burua hartu zuten, oraingoan definitiboki. Erasoko 22 erreboteak izan ziren giltzarria. Easok ez zuen amore eman eta puntu batera jartzea lortu zuen Perez eta Aldazen hirukoekin (57-58), baino garaikurra Askatuaken eskuetan zegoen. Ikaragarrizko leia, bi talde bikainen artean. 

Gizonezko kadeteen finala ez zen gutxiago izan. Easo 04 Mendaur taldea distatzia zabaltzen saiatu zen hasieratik eta abantaila interesgarriak maneixatzen hasi zen lehen laurdenaren amaiera aldera (11-16, 10.min). Bi hiruko, bata Zulaikarena eta bestea Simonena, eta Buizaren mugimendu bikain batek Jon mendiluzeren jokalariak 10 puntu gainetik jarri zituen (11-21), bigarren laurdenaren hasiera bikainean. 

Aritz Hernandezen mutilak borrokan jarraitzen zuten Pagola bikainarekin. Erroibideko jokalaria bere finta, biraketa eta jokaldi bukaera kolekzioa erakusten hasi zen bere taldea bizirik mantentzeko. Easok neurketa haustearekin mehatxatzen zuen, baino Pagolaren kalitateak eta bere taldekideen leiakortasunak ez zuen baimentzen (25-35, atsedenaldian).

Simonen hiruko batek Easori bere abantaila handiena eman zion hirugarren laurdenaren erdialdera (30-50). Finalak erabakita zegoela ematen zuen, baina Erroibidek kasta bota eta Damboriendaren arrazari esker, eta nola ez Pagolaren klaseari esker, 29 punturekin bukatu zuenak borrokan jarraitu zuen; zale sutsuen laguntzarekin gainera, ikaragarrizko erreakzioa eduki zuten, garaipena gertutik ikusi zutelarik, baina ez zen nahikoa izan (58-60). 

Beraz, bi final handi lau talde bikainen artean, bukaeraraino dena eman zutenak. ZORIONAK!!

Iruzkin bat idatzi

This site is protected by reCAPTCHA and the Google Privacy Policy and Terms of Service apply.