F4erako hiru plaza jokoan

F4erako hiru plaza jokoan

Asteburu honetan liga erregularreko azken jardunaldia jokatuko da mutilen senior txapelketan. Alkideba Ointxe da Final Fourrerako pasea zihurtatua duen talde bakarra orain dela aste batzuk.

Haien menpe daude azken fasera sartzeko beste hiru talde sailkatuak. Donosti Dolphins bigarren izango da DKSren aurka irabazten badu, jada kategoriaz igo dena, larunbatean Benta Berrin. Zast Zarautzek Irauli Bostekoren aurka jokatuko du igandeko arratsaldean. Azkenik, Errotaundi ISBk Atlético San Sebastiánen aurka irabazi beharko du finalerdietara pasea lortzeko.

Alde Zaharrak ere badauzka aukerak lehenengo 4ren artean sartzeko. Take Orbela Tabernaren aurka irabazi beharko du eta Azpeitikoek Aieten erortzea itxaron. Beste aukera donostiarrentzat irabaztea eta Zastek Bostekoren aurka galtzea da, average partikularra irabazia baitute. Berdinketa hirukoitza gertatuz gero, donostiarrak kanpoan geratuko ziren.

Gainera, Erroibide eta DKS datorren urterako bigarren mailako taldeak dira orain dela hainbat aste. Take Orbela eta Viento Surrek datorren asteetan zehar kategoriaz jaisteko plaza jokatuko dute joan-etorri kanporaketa batean.

GSF

Iruzkin bat idatzi