Euskal ligetarako sarbidea ematen duten lauko finalak: gurutzaketak eta ordutegiak

Euskal ligetarako sarbidea ematen duten lauko finalak: gurutzaketak eta ordutegiak

Ezagutzera eman dituzte Euskal ligetarako sarbidea ematen duten leien gurutzaketak eta ordutegiak kadete eta junior mailetan; bertan sei talde gipuzkoarrek leiatuko dute A1 multzora sartzeko, eta gipuzkoak lauko final horietako bat jasoko du: Hondartzan izango da, emakumezkoen juniorren kategorian, eta Torrealday Asesores Ikasbasket leiatuko da bertan denboraldi hasierari urrezko amaiera jartzeko asmotan. Talde hondarribiarra Araskiren aurka arituko da, Arabako ligan jokatutako 14 jardunaldiak irabazi dituenak; neurketa larunbatean 16:00etan izango da, bestetik, Urgatzi eta Askartza neurtuko dira beste finalaurrekoan. A1 multzorako txartela emango duen finala igandean 16:00etan izango da. 

Gizonezkoen juniorretako lauko finala Gasteizen izango da (Judimendin). Cafés Aitona Askatuak Robota taldeak lehen finalaurrekoa leiatuko du Urgatzi taldearen aurka larunbatean 10:00etan, hauek hirugaren dira Arabako ligan 11-3ko balantzearekin. Arabaerri eta Leioak jokatuko dute bigarren finalaurrekoa 12:00etan. A1 multzorako txartela igandean erabakiko da 17:00etan.

Bilbon (Errekaldeko kiroldegian), bi talde gipuzkoarrek leiatuko dute emakumezkoen kadeteen A1 multzoan sartzeko. Ostadar, San Viator taldearen aurka arituko da, arabako ligan galdu ez duena (larunbatean 17:00etan). Goierri Oxykorren txanda 19:00etan iritsiko da, Unamunoren aurka jokatzean. Final handia igandean 12:00etan izango da. 

Gizonezkoen kadeteen lauko finala Getxon izango da eta gipuzkoak bi ordezkari edukiko ditu. ZAST Zarautz, Araberriren aurka arituko dena lehen finalaurrekoan (11:00), eta Erroibide, etxeko taldearen aurka neurtuko dena 13:00etan. Denek edukiko dute igandeko 10:00etako finala begi bistan hartuta. 

Hauexek dira lauko final bakoitzeko gurutzaketak eta ordutegiak:

Emakumezkoen juniorrak (Hondartza)
Larunbata, 16.00: Torrealday Asesores Ikasbasket – Araski
Larunbata, 18.00: Urgatzi – Askartza
Igandea, 16.00: Finala

Gizonezkoen juniorrak (Gasteiz)
Larunbata, 10.00: Cafés Aitona Askatuak Robota – Urgatzi
Larunbata, 12.00: Araberri – Leioa
Igandea, 17.00: Finala

Emakumezkoen kadeteak (Bilbo)
Larunbata, 17.00: Ostadar – San Viator
Larunbata, 19.00: Goierri Oxykor – Unamuno
Igandea, 12.00: Finala

Gizonezkoen kadeteak (Getxo)
Larunbata, 11.00: ZAST Zarautz – Araberri
Larunbata, 13.00: Getxo – Erroibide
Igandea, 10.00: Finala

Iruzkin bat idatzi

This site is protected by reCAPTCHA and the Google Privacy Policy and Terms of Service apply.