Euskal ligetako talde gipuzkoarrek liga hasiera ona izan dute

Euskal ligetako talde gipuzkoarrek liga hasiera ona izan dute

Gipuzkoako ligek atsedenaldia izan duten astebukaera hontan, euskal ligetako gure taldeetan jarri dugu gure begirada. Emakumezkoen lehen mailan, Bera Bera Bultz taldeak azken laurdenean markagailua irauli zuen San Martin Merkatua taldearen aurka jokatutako derbian (57-60). Hondarribia Ikasbasket taldeak bestetik, garaipena eskuratu zuen oso bukaera estuan Leioa taldearen aurka (41-40). Hondarribiarrek bitik bi garaipen eskuratu dituzte, Bera Berak bezela, Easok ordea garaipen bat eta porrot bat eskuratu ditu. Gure taldeak beraz, denboraldi hasiera bikaina burutzen ari dira (Argazkia: Easo SBT).

Gizonezkoen lehen mailako jardunaldia ere positiboa izan da gure taldeentzat. Gipuzkoarren arteko derbian, Disdira Bitxitegia taldeak Arri BKL (57-77) gainditu zuen bigarren laurdenean hautsi zuen leian (10-28). Atletico San Sebastian taldeak bere bigarren garaipena eskuratu zuen Fundacion Bilbao Basket taldearen aurka (72-60), bitartean Ordizia Basoa Banaketak eta Tecnun Askatuak taldeek etxetik urrun irabazi zuten Leioa (67-72) eta Multibasket (56-65) taldeen aurka. Atletico kolidertzan dago bi garaipenekin, Iraurgi, Ordizia eta tecnun taldeek bana garaipen dituzte, TAKE taldeak bezela, jardunaldi hontan atsedenaldia eduki zuena. BKL taldeak datorren jardunaldian leiatu beharko du bere lehen garaipena eskuratzeko. 

Emakumezkoen bigarren mailan, gure taldeek bi porrota jaso zituzten. Txintxu Gozotegia ISB taldeak Toju taldearen aurka galdu zuen (54-56) eta Bera Bera MRW Amara taldeak gauza berdina egin zuen San Ignaciori eginiko bixitan (78-67). Gizonezkoen bigarren mailan, Erroibide Irun eta Alkideba-Ointxe taldeek bi garaipen garrantzitsu eskuratu zituzten etxetik urrun La Salle (75-78) eta eta Salleko (64-71) taldeen aurka. 

Juniorren euskal ligetan, Electro Alavesa Ointxe taldea emakumezkoen sailkapeneko kolidertzan dago lau garaipenekin, Alter Consulting ISB taldea bezela gizonezkoetan. Easo Mendaur taldeak ere garaipenak besterik ez ditu eskuratu gizonezkoen euskal ligetako kadeteetan. Emakumezkoen kadeteetan, Mondragon Unibertsitatea kolidertzan dago hiru garaipen eta porrota batekin, azken hau astebukaera hontan jaso zuen Tabirako taldearen aurka. 

Kontsultatu esteka hontan jardunaldiko emaitza guztiak

Iruzkin bat idatzi