Euskal liga, juniorren lauko finalak: Easok (gizonezkoak) eta Ointxek (emakumezkoak) Espainiako txapelketa jokatuko dituzte

Euskal liga, juniorren lauko finalak: Easok (gizonezkoak) eta Ointxek (emakumezkoak) Espainiako txapelketa jokatuko dituzte

Easo Begitek eta Electro Alavesa Araski Ointxe taldeek Espainiako juniorretako txapelketak jokatuko dituzte. Bi taldeek lortu zuten txartela astebukaera hontan jokatutako lauko finaletan, nahiz eta finaletan Fundacion 5+11 eta Asador 10 Gibajas taldeen aurka neurketak galdu. 

Gizonezkoen lauko finala Azkoitian jokatu zen. Easo Begitek taldea, liga erregularreko bigarren sailkatuari inposatu zitzaion, Fundacion Bilbao Basket indartsuari; Iosu Alberdik zuzendutakoek neurketa paregabea jokatu zuten. Lehen laurden orekatu baten ostean (18-18), Easok bere defentsa inposatu zuen eta pixkanaka markagailuan aldendu egin zen bukaerako 72-56a arte. Beste ordezkari gipuzkoarrak, Alter Consulting ISB taldeak, ezin izan zuen Fundacion 5+11 taldearekin. Lehen laurdeneko 23-6koak etxekoak aukerarik gabe utzi zituen, nahiz eta bukaeraraino borrokatzen jarraitu (106-79). Finalean Easo Begitek taldeak lehen laurden bikaina jokatu zuen (30-26) eta atsedenaldira arte aurretik mantendu zen (46-45). Hirugarren laurdenean baskonistek neurketaren agintea hartu zuten eta bigarren zatia oso luzea egin zen donostiarrentzat 84-69.

Emakumezkoen lauko finalean, Gasteizen jokatua, Electro Alavesa Ointxe taldeak Fundibide ISB gainditu zuen lehen laurdeneko 19-7ko eta hirugarren laurdeneko 23-13ko partzialek markatutako finalaurrekoan. Iraurgik azken laurdenean susperraldia eduki arren, ezin izan zuen markagailua irauli (79-66). Asador Gibajas taldeak 63-54 gainditu zuen Loiola Indautxu finalaurrekoan, eta txapelketa irabazi zuen oso final orekatuan, azken laurdenera arte erabaki ez zena (59-46).

Kontsultatu hemen lauko finaletako estatistika guztiak. 

Iruzkin bat idatzi

This site is protected by reCAPTCHA and the Google Privacy Policy and Terms of Service apply.