Euskadi, txapelduna Zarautzen eta txapeldunordea Lasarten

Euskadi, txapelduna Zarautzen eta txapeldunordea Lasarten

Emakumezkoen kadete eta infantilen Euskadiko selekzioek lagunarteko txapelketak jokatu zituzten astebukaera hontan Zarautzen eta Lasarte-Orian urrenez urren. Kadeteek hiru neurketak irabazi zituzten, beraz txapeldun izendatu ziren, eta infantilek bigarren postua lortu zuten bi neurketa irabazi eta txapeldunaren aurka, Asturiasen aurka, galdu ostean. 

Zarautzen, kadeteen selekzioak sendotasunez irabazi zituen hiru neurketak, bere jokoarekin oso sentsazio onak utziz. Asturias 63-35 garaitu zuen, Galizia 63-31 eta Nafarroa 74-44. Ordiziako hiru jokalariek, Arene Echeveriak, Elene Sarasolak eta Paula Elzaurdik, partaidetza handia eduki zuten rotazioan eta maila altuan aritu ziren. 

Lasarte-Orian, Euskadik galdu egin zuen Asturiasen aurka oso neurketa berdinduan (54-60), ondorengo neurketatan Galicia (58-50) eta Gaztela eta Leon (62-53) garaituz. Dara Azcona, Nora Perez eta Ines Irazustabarrena izan ziren gipuzkoako ordezkariak, Easo taldekoak, eta maila bikaina eman zuten.

Kontsultatu hemen bi txapelketetako estatistikak:.
Emakumezkoen kadeteak
Emakumezkoen infantilak

Iruzkin bat idatzi

This site is protected by reCAPTCHA and the Google Privacy Policy and Terms of Service apply.