Euskadi Sport-eko Pazko Kanpusa, Apirilaren 23-tik 26-ra Astigarragan, GSF-ko eta Basket Sito-ko partaidetzarekin

Euskadi Sport-eko Pazko Kanpusa, Apirilaren 23-tik 26-ra Astigarragan, GSF-ko eta Basket Sito-ko partaidetzarekin

Euskadi Sport-ek, Gipuzkoako Saskibaloi Federazioa eta Basket Sitoren kolaborazioarekin batera, Pazko astean, benjamin, mini, infantil eta kadete kategorien campusa antolatuko du. Campusa Astigarragako kiroldegian izango da apirilak 23 eta 26a bitartean eta bi taldetan banatuko da:

– Benjamin eta mini (2007-2010) 9:30etatik 11:15etarako ordutegian

– Infantil eta kadete (2003-2006) 11:30etatik 13:15etarako ordutegian

Gainera, benjamin eta mini taldearentzako aukeran, jolas denbora egongo da 11:30etatik 13:15etara. Partaideak instalazioan 9:15etan sartu ahal izango dira eta jolas denboran inskribatu direnak jasotzeko ordua 13:30ak izango da.

Izen-emate muga data apirilak 1ean izango da eta prezioak honako hauek izango dira:

– Campuseko inskripzioa: 100€

– Denbora libreko jarduerak: 50€

Zenbatekoa Kutxabankeko 2095 5009 73 1061453543 kontu zenbakian ordaindu beharko da, partaidearen izen-abizenak adieraziz eta ordain-agiria maribel@gisaski.eus korreora bidaliz.

Iruzkin bat idatzi