Eskolarteko gizonezkoen mini finala larunbat hontan San Ignacion

Eskolarteko gizonezkoen mini finala larunbat hontan San Ignacion

Larunbat hontan txikienentzat neurketa oso berezi bat ospatuko da. San Ignacio C eta Axular Lizeoa A taldeen arteko gizonezkoen eskolarteko mini finala. Jokalari gehienentzat beraien lehen finala izango da, eta beraz, inoiz ahaztuko ez duten momentu bat. 

Neurketa San Ignacio de Loyola ikastolan jokatuko da 10:00etan. Etxekoek finalerako txartela Claret ikastola A gaindituz lortu zuten, hori bai, oso finalaurreko estua izan zen 36-25 izan zelarik azken markagailua. Axular Lizeoa A taldeak bestetik, finalaurreko bikaina jokatu zuen eta Ibai ikastola 49-26 gainditu zuen. Bi taldeak ari dira denboraldi bikaina burutzen eta amaiera ezinhobea jarri nahiko diote finala irabaziz betirako gogoratuko duten neurketan. 

Claret Ikastola A eta Ibai Ikastola taldeek hirugarren posturako leia izango dute. Neurketa Mariaren Bihotzan jokatuko da larunbatean 9:30etan.

Iruzkin bat idatzi

This site is protected by reCAPTCHA and the Google Privacy Policy and Terms of Service apply.