Entrenatzaileentzako Sergio Valdeolmillosen hitzaldia, martxoaren 19 asteartean (jai eguna: 11.00, Illunben)

Entrenatzaileentzako Sergio Valdeolmillosen hitzaldia, martxoaren 19 asteartean (jai eguna: 11.00, Illunben)

Hurrengo martxoaren 19 asteartean 11.00etan, Delteco GBC taldeko Sergio Valdeolmillos teknikariak entrenatzaileei zuzendutako hitzaldi bat eskainiko du Gipuzkoa Basket eta Gipuzkoako Saskibaloi Federazioaren arteko hitzarmenari esker.

“Erasoaren eraikuntzarako kontzeptuak” izango da Donostia Arenan (Illunbe) ospatuko den doako hitzaldi honen gaia. Honetaz gain, bertaratzen diren entrenatzaileek martxoaren 30 larunbatean 20.30tan Delteco GBC-k Morabanc Andorraren aurka jokatuko duen partidurako sarrera bat jasoko dute.

Bertaratze-baieztapenak: gsf@gisaski.eus

Iruzkin bat idatzi

This site is protected by reCAPTCHA and the Google Privacy Policy and Terms of Service apply.