Easo Elkar Autocares, Espainiako Txapelketarako prest

Easo Elkar Autocares, Espainiako Txapelketarako prest

Orain dela bi asteburu Easo Elkar Autocaresko mutilek Euskadiko txapeldunorde izatea lortu zuten, Espainiako Txapeletarako paseaz gain. Iosu Alberiren mutilak datorren larunbatean Badajozera joango dira eta igandean txapelketa hasiko dute.

Donostiarrak “E” taldean egongo dira, eta aurkari bezala La Salle Palma (Balearetako txapeldun), Obradoiro Peleteiro (Galiziako txapeldun) eta CB Plasencia (Extremadurako txapeldunorde) izango ditu. Easo bere taldeko lehenengo postuan bukatu beharko du txapelketako hurrengo fasera pasatzeko. Hauexek dira lehenengo faseko ordutegiak:

Igandea, maiatzaren 6a, 18:00 | Obradoiro Peleteiro – EASO ELKAR AUTOCARES

Astelehena, maiatzaren 7a, 20:00 | CB Plasencia – EASO ELKAR AUTOCARES

Asteartea, maiatzaren 8a, 18:00 | EASO ELKAR AUTOCARES – La Salle Palma

GSFtik zorte ona opa nahi diegu donostiarrei, zihur gaude paper ona egingo dutela.

GSF

Iruzkin bat idatzi