Donosti Dolphins eta Alkideba-Ointxe 2017ko azken liderrak

Donosti Dolphins eta Alkideba-Ointxe 2017ko azken liderrak

Urte amaiera iristen ari da eta asteburu honetan azkeneko jardunaldia jokatu da mutilen senior ligan. Eta bi sorpresekin ixten da. Alkideba Ointxe Donostian Askatuak-ren aurka erori zen oso justua izan zen partida batean 81-79 batekin, denboraldian zehar seigarren garaipena lortzen duen taldea.

Aukera hau ez zuten galdu Donosti Dolphinseko mutilek, Astigarragan irabazi baizuten 57-76 eta sailkapenaren lehenengo postuarekin geratu dira, Mondragonen erara 9 garaipenekin.

Bederatzi garaipen Errotaundi Okindegia ISBrentzat. Azpeitikoak dinamika positiboan daude, Zasten aurka irabazi zuten eta hirugarren postuan kokatu dira. Sorpresa ere Elgoibarren. Viento Sur sendo egon zen etxean eta Bosteko Irauliren aurka irabazi zuen, denboraldi hoentan laugarren porrota jasan zuen taldea.

Alde Zaharrak derby donostiarra eraman zuen Aieten. Berdeak 7 garaipenekin taulako erdialdean kokatu dira. Take Orbela Erroibideren aurka irabazi zuen dolu garrantzitsu batean taularen behealdeko taldeentzat. DKSk ezin izan zuen Aloña Mendiren aurka irabazi, eta hauek garaipen oso baliagarria eraman dute Oñatira.

GSF

Iruzkin bat idatzi

This site is protected by reCAPTCHA and the Google Privacy Policy and Terms of Service apply.