Badatoz juniorren #EUSKNAF-ak!

Badatoz juniorren #EUSKNAF-ak!

Junior mailako denboraldiko momentu garrantzitsuenetako bat badator. Olite, Euskadi eta Nafarroako txapelketen egoitza izango da bihar ostirala eta larunbatean; oso maila altuko saskibaloia espero da bertan. Gipuzkoa, Arabaren aurka neurtuko da finalaurrekoetan: emakumezkoek, Aitor Uriondok zuzenduak, 10.00etan jokatuko dute, eta mutilek, Alex Astigarragak zuzenduak 12.00etan, lehengo urtean lortutako garaikurra defenditzeko asmoz. Bi neurketa handi larunbateko finala begi bistan hartuta edukiko dutelarik (emakumezkoena, 16.00etan eta gizonezkoena, 18.00etan).

9 klub gipuzkoarreko 24 jokalarik ordezkatuko dute gure saskibaloia denboraldiko hitzordu berezi hontan. AUPA NESKA-MUTILAK!! 

OSTIRALA, 3
10.00: Gipuzkoa-Araba (emakumeak)
12.00: Gipuzkoa-Araba (gizonak)
16.00: Nafarroa-Bizkaia (emakumeak)
18.00: Nafarroa-Bizkaia (gizonak)

LARUNBATA, 4
10.00: 3.-4. postua (emakumeak)
12.00: 3.-4. postua (gizonak)
16.00: Emakumeen finala
18.00: Gizonezkoen finala

Iruzkin bat idatzi

This site is protected by reCAPTCHA and the Google Privacy Policy and Terms of Service apply.