Badakizkigu Easo eta Ointxe taldeen arerioak Espainiako kadeteen txapelketetan

Badakizkigu Easo eta Ointxe taldeen arerioak Espainiako kadeteen txapelketetan

Espainiako kadeteen txapelketak jokatuko dituzten talde gipuzkoarrek maiatzaren 19tik 25era, dagoeneko ezagutzen dituzte zeintzuk izango diren multzoetako arerioak. Emakumezkoen txapelketan, Valentzian izango dena, Mondragon Unibertsitatea Ointxe taldearen arerioak honakoak izango dira: Valencia Basket (igandea 19, 19.30), Femeni Maresme (astelehena 20, 17.30) eta Aranguren Multibasket (asteartea 21, 17.30). Easo Slam! Gigantes taldearenak bestetik, La Salle Palma (igandea 19, 19.30), Picken Claren (astelehena 20, 17.30) eta Celta Zorka (asteartea 21, 19.30). Bi taldeak dira multzo bakoitzeko txapeldunez eratuak, beraz multzo bakoitzeko lehen hiruak sailkatuko dira final zortzirenetarako. 

Argazkia: Easo SBT

Gizonezkoen txapelketan, Huelvan jokatuko dena, Easo Urdaburu, E multzoan izan da sailkatua honako arerioekin: CB Navia (igandea 19, 9.30), Tecnyconta Zaragoza (astelehena 20, 11.30) eta CBSI Segurosoca.com (asteartea 21, 9.30). Multzoko lehenengoak lortuko du final zortzirenetarako txartela.

Argazkia: Easo SBT

Iruzkin bat idatzi