Aurretikoak: Lauko finalen astebukaera

Aurretikoak: Lauko finalen astebukaera

Junior eta kadete mailatako Euskal ligetarako igoera eskuratzeko lauko finalek hartuko dute protagonismo handiena astebukaera hontan gure saskibaloian. Junior mailetako bi finalen garaileek Euskal ligarako igoera txartela eskuratuko dute eta beste lauko final bat jokatuko dute Araba eta Bizkaiako taldeen aurka, horrela A-1 edo A-2 multzoan sailkatzen diren erabakitzeko. Kadeteen kasuan, bi finalistak izango dira sailkatuak. Zalantzarik gabe, denboraldiko momentu garrantzitsu bat parte hartuko duten 16 taldeentzat (Argazkia: Ostadar Saskibaloia).

Tecnun-en izango da gizonezkoen juniorren lauko finala, Cafes Aitona Askatuak Robota taldea da faborito nagusia denboraldiko lehen zati bikaina burutu ostean (9-0). Finalaurrekoetan Cafes Aitona Askatuak Azpiazu taldearen aurka arituko da. Dirudienez finaleko aurkaria Ama Guadalupekoa Ikasbasket izango da (8-1), baino ziur Atletico San Sebastian Larrun taldeak (6-3) ez dizkiela gauzak errazak jarriko.

Emakumezkoen juniorren lauko finala Hondartzan jokatuko da. Torrealday Asesores Hondarribia trataezin agertu da denboraldiko zati hontan. 13 garaipen beste horrenbeste jardunalditan, baina lauko final batean edozer gerta daiteke. Grupo EME Oiarso taldea (9-4) ezustekoa ematen saiatuko da finalaurrekoetan. Zast Zarautz ZKE (12-1) eta Typo 90 Askatuak Russell neurtuko dira finaleko beste txartelaren bila. 

Urretxu izango da emakumezkoen kadeteen lauko finalaren egoitza; pronostikoa irekiagoa da kasu hontan, izan ere Goierri Oxykor (12-1), BKL Esparru (10-3) taldearen aurka neurtuko da. Ligan garaipena liderrentzat izan zen 40-58, baino beasaindarrak burutzen ari diren denboraldi sendoak neurketa gogorra igartzen du. Easo Lorea Gourmet (12-1) eta Ostadar SKT (11-2) neurtuko dira bigarren finalaurrekoan. Ligako neurketa lasartearrek menperatu zuten azken laurdenera arte, bertan, donostiarrek markagailua irauli eta garaipena eskuratu zuten (55-61), beraz berdintasuna ziurtatua dago. 

Gizonezkoen kadeteen lauko finala Majorin izango da. Ordizia da faborito 12 garaipenekin 12 jardunalditan, baino bere maila onena eman beharko du ezustekoak ekidin nahi baditu Zast Zarautzen aurka (8-4). Izan ere, beraien arteko ligako neurketan, ordiziarrek luzapenean irabazi zuten 87-89. Erroibide (11-1) eta Saski Axular (10-2) taldeek jokatuko dute finalerako beste txartela.

Emozio handia egongo den lau lauko final. Hauexek dira ordutegi osoak eta baita gainontzeko kategoriatako ordutegiak: 
Gizonezkoen juniorrak: Final 4
Emakumezkoen juniorrak: Final 4
Gizonezkoen kadeteak: Final 4
Emakumezkoen kadeteak: Final 4
Gizonezkoen 1. maila
Emakumezkoen 1. maila
Gizonezkoen 2. maila
Emakumezkoen 2. maila
Gizonezkoen 3. maila

Iruzkin bat idatzi