Aurretikoak: aliziente askoko geldialdia

Aurretikoak: aliziente askoko geldialdia

Gipuzkoako ligek, zubiaren ondorioz, atseden hartuko duten arren, astebukaera honek hitzordu bereziak edukiko ditu gure kantxetan. Apuntatu: 

Euskadiko selekzioak Zarautz eta Lasarte-Orian

Euskadiko emakumezkoen kadete eta infantil selekzioek lagunarteko txapelketak jokatuko dituzte. Kontsultatu hemen ordutegiak eta deialdiak. Gainera, gizonezkoen selekzioek gauza bera egingo dute Sieron, (Asturiasen). 

Iulene Olabarria eta Onintza Adurizen omenaldia

Igandea egun berezia izango da IDK Gipuzkoarentzat. Talde donostiarra Perfumerias Avenida talde indartsuaren aurka arituko da 12:00etan Gascan; talde donostiarrak hitzordua aprobetxatuko du azken urteetan erreferente izan diren bi jokalari omentzeko: Iulene Olabarria eta Onintza Aduriz. Klub gipuzkoarretako jokalari eta entrenatzaileek sarrera doakoa edukiko dute (baieztatu  idk@ibaetabasket.com webgunean). 

Delteco Gipuzkoa Basketek, bestetik, Tau Castello bixitatuko du ostiralean (21:00). Añares Rioja Iraurgik, Barakaldo jasoko du Azpeitian latunbatean (18:00), eta Juaristi ISB taldeak, Bodegas Rioja Vega bixitatuko du igandean (19:00).

Derbia EBA-n Urretxun

A ‘A’ multzoko EBA ligako 11. jardunaldiak, derbi gipuzkoarra dakar berekin. Goierri Iparragirre 2020 taldeak, Mondragon Unibertsitatea Ointxe jasoko du ostiralean 18:30 etan. Etxekoek bigarren garaipena eskuratzea bilatuko dute, eta kanpokoak liderrarengandik garaipen batera daude, Easo. Donostiarrek Nissan Grupo de Santiago bixitatuko dute, (ostirala, 17:30). Azkenik, Ulacia Zarautz taldeak, Manteneo Filipenses jasoko du (ostirala, 17:30).

Iruzkin bat idatzi

This site is protected by reCAPTCHA and the Google Privacy Policy and Terms of Service apply.