Aurredenboraldiak martxan daude dagoeneko

Aurredenboraldiak martxan daude dagoeneko

Kategoria guztietako gure taldeen aurredenboraldiak martxan daude jada. Aste gutxi geratzen dira bai gipuzkoako, eta baita autonomia mailako txapelketak hasteko, beraz, erritmoa eta sentsazio onak hartzeko garaia iritsi da denboraldia hasi baino lehen. (Argazkiak: Ikasbasket, Ostadar eta Easo)

Irailak 13 da gure taldeek begi bistaz hartua daukaten eguna. Ostiral hortan hasiko da liga erregularra Gizonezkoen Lehen Mailan, eta astebukaera hortan ere hasiko dira Gizonezkoen bigarren maila, emakumezkoen eta juniorrena eta gizonezkoen eta emakumezkoen kadeteena. 

Gipuzkoako Saskibaloi Federakuntzatik, gure talde guztiei aurredenboraldi bikaina opa diegu, emozioz beteriko denboraldi baten lehen pausoa izango dena. 

Iruzkin bat idatzi

This site is protected by reCAPTCHA and the Google Privacy Policy and Terms of Service apply.