Atzerako kontaketa: Minibasketeko #EUSKNAF19-a, atzo aurkeztu zen Ordizian

Atzerako kontaketa: Minibasketeko #EUSKNAF19-a, atzo aurkeztu zen Ordizian

Ordizian abenduaren 28 eta 29an jokatuko diren minibasketeko  #EUSKNAF19 txapelketetarako atzerako kontaketak hasi dira dagoeneko. Txapelketak atzo izan ziren aurkeztuak Majoriko kiroldegian, astebukaera hortan formazioko saskibaloiaren festaren egoitza izango dena. Ordizia Saskibaloiko ordezkariak, aurten 50.urteurrena ospatzen dutenak, Ordiziako udaletxea eta GSF egon ziren aurkezpenean, ikuskizun handirako beroketa gisa erabili zen ekintzan (argazkiak: GITB eta Frontoitik).

Hauexek dira txapelketetako ordutegiak eta parekatzeak:

FINALAURREKOAK, ABENDUAK 28
10.00: Gipuzkoa-Bizkaia (mutilak)
12.00: Gipuzkoa-Bizkaia (neskak)
16.00: Araba-Nafarroa (mutilak)
18.00: Araba-Nafarroa (neskak)

FIANALAK, ABENDUAK 29
10.00: 3-4 postua (mutilak)
12.00: 3-4 postua (neskak)
16.00: Mutilen finala
18.00: Nesken finala

 

Iruzkin bat idatzi

This site is protected by reCAPTCHA and the Google Privacy Policy and Terms of Service apply.