Atzera kontua: dena prest Usabalen; Iñigo Morenorekin hitz egin dugu, TAKE saskibaloikoa

Atzera kontua: dena prest Usabalen; Iñigo Morenorekin hitz egin dugu, TAKE saskibaloikoa

Ilusioa, lan handia eta batez ere, larunbata iristeko gogoak. TAKE Saskibaloia mimo handiz ari da finalen finala prestatzen helburu jakin bat dutelarik, finaletara gerturatzen den edonork festaz gozatu dezala. Iñigo Morenorekin hitz egin dugu, TAKE klubekoa, ekitaldiaren prestakuntza nola doan jakiteko .   

  • Sei final, sei txapelketa jokoan, saskibaloia egoera puruan hamar orduz baino gehiagoz, nola doa prestakuntza?
    Dena prest dago Usabal kiroldegian larunbatean saskibaloiaren festaz gozatu ahal izateko. Take saskibaloiko jende ugarik parte hartu nahi izan du eta honek prestakuntza aldetik dexente erraztu ditu gauzak. Larunbata iristeko irrikaz gaude Tolosan.

     
  • Zer suposatzen du klubarentzat horrelako festa bat antolatzeak?
    Aurten klubak 30.urteurrena ospatzen duela kontutan izanik pozgarria da guretzako horrelako festa bat antolatzeko aukera izatea. Asko hazi da TAKE saskibaloia azken urteetan eta horrelako ekitaldi bat antolatzea ez da erraza izaten, jende asko mugitu behar izaten delako. Herrian indarrean dago saskibaloia eta etorkizun osasuntsu bat aurreikusten badugu ere, horrelako ikuskizunek laguntzen dute saskibaloia eskualdeko etxeetan sartu dadin. Klubarentzako onuragarria izango dela uste dugu, zalantzarik gabe.

  • Zenbat pertsona behar da dena prest egon dadin? bolondresak, antolakuntza, laguntzaileak…
    Egunean bertan antolaketan 20 bat lagun izango gara, baina aurretik, udaletxearekin hitz egin, kiroldegiko prestaketak, iragarpena….ekitaldiaren inguruan 40 bat lagun ibili direla lanean esango genuke.
     
  • Nolako giroa espero duzue Usabalen?
    Jende mordoa aurreikusten dugu kiroldegian ekitaldiaz gozatzen. Atsedenaldian lehiaketak egongo dira bertaratzen direnentzat eta sariak ere lor ditzakete parte hartzaileek. Gurasoak, aiton-amonak, anai-arrebak, lagunak…eta jende gaztea, saskibaloiarekin lotura duena eta orokorrean saskibaloia gustoko duena.
     
  • Mezu bat Gipuzkoako saskibaloia maite duen jendearentzat. 
    Maiatza, politta bezain gogorra urte guztian zehar lanean aritu diren talde guztientzat, gerturatu zaitezte saskibaloiaren ikuskizunaz gozatu eta parte hartzaileei azken bultzadatxoa ematera. Ilusioz eta saskibaloi gosez egongo da kiroldegia beteta egun guztian zehar. Kutsatu zaitezte giro osasuntsu honetaz!

Iruzkin bat idatzi

This site is protected by reCAPTCHA and the Google Privacy Policy and Terms of Service apply.