Atletico San Sebastianek Donosti Dolphins gainditu du bigarren postuan gizonezkoen lehen mailan

Atletico San Sebastianek Donosti Dolphins gainditu du bigarren postuan gizonezkoen lehen mailan

Jardunaldi erakargarria izan da, zuzeneko leia desberdinekin kategoria bakoitzean gipuzkoako saskibaloi ligetan. Gizonezkoen lehen mailan Mekalki Aloña Mendi lidergoan sendoago ageri da lortutako garaipenari esker Oiartzungo Saskilagunak taldearen aurka (61-44) eta bere jarraitzaile gertukoenaren porrotari esker bigarren posturako zegoen leian, Atletico San Sebastianek sendotasunez garaitu bait zuen Donosti Dolphins taldea bigarren laurdenean 34 puntu saskiratu ostean (50-79). Txintxu Gozotegia ageri da lidergoan emakumezkoen lehen mailan Goierri Ayma 58-39 irabazi ostean. Sailkapenaren goiko aldean, Cafes Aitona Askatuak hirugarren kokatu da Antigua Luberri bezalako aurkari zuzena garaitu ostean (57-33). 

Easo Adarra taldea dominatzaile izaten jarraitzen du gizonezkoen juniorretan hirugarren sailkatua garaitu ostean, Ama Guadalupekoa Ikasbasket (79-47), bitartean Atletico San Sebastian Aine taldea sorpresa ematear egon zen emakumezkoen juniorretan. Donostiarrek garesti saldu zuten garaipena Urbycolan Hondarribiaren aurka, azken hauek azken laurdeneko 4-15 eko partzialari esker lortu zuten leia irabaztea. 

Easo Mendaur taldeak jarraitzen du lidergoan gizonezkoen kadeteetan bederatzigarren garaipena gehitu ostean Cafes Aitona Askatuak Urolaren kantxan (43-91). Erroibide Irun taldeak gertutik jarraitzen du Iragaz ISB garaitu ostean (68-47). Emakumezkoen kadeteetan, Goierri Oxykor taldeak sailkapènaren goikaldeko leia irabazi zuen Cafes Aitona Askatuaken aurka 63-54, azken laurdenean erabaki zen leian (20-12). Bi taldeak berdinduak daude orain sailkapenaren lehen tokian.

Kontsultatu hemen jardunaldiko emaitza guztiak:
Gizonezkoen Lehen Maila
Emakumezkoen Lehen Maila
Gizonezkoen Bigarren Maila
Emakumezkoen Bigarren Maila
Gizonezkoen Hirugarren Maila
Emakumezkoen Juniorrak
Gizonezkoen Juniorrak
Emakumezkoen Kadeteak
Gizonezkoen Kadeteak

Iruzkin bat idatzi

This site is protected by reCAPTCHA and the Google Privacy Policy and Terms of Service apply.