Aloña Mendik jardunaldiko sorpresa ekarri du

Aloña Mendik jardunaldiko sorpresa ekarri du

Larunbatean denboraldiko sorpresetako bat gertatu zen. Aloña Mendik dolua eraman zuen liderraren aurka, Alkideba Ointxe. Oñatikoak Arrasatekoak baino fidagarriagoak agertu ziren eta hamargarren garaipena eraman zuten, jaitsiera atzean utziz.

Donosti Dolphinsek ez zuen aukera desaprobetxatu eta Ointxeren parean liderrak bihurtu dira. Donostiarrak Atlético San Sebastián baino hobeak izan ziren eta Aieten garaipena eraman zuten 79-84.

Zast Zarautz pauso firmea darama lau talde hoberen artean egoteko borrokan, irabazi zuten Take Tolosaren aurka 54-46. Errotaundik muskulua atera zuen Azpeitian Alde Zaharraren aurka irabazteko eta final fourrean bete-betean sartzeko. Berdin egin zuen Irauli Bostekok, sendo irabazi baizuen Erroibideren aurka.

Cafés Aitona Askatuak 12. garaipena lortu zuen. Viento Surren aurka irabazi zuen Elgoibarren oso justu (62-63). Jardunaldia ixteko, Mundarrok dolua eraman zuen erraz DKSren aurka (53-75).

GSF

Iruzkin bat idatzi

This site is protected by reCAPTCHA and the Google Privacy Policy and Terms of Service apply.