Bera Bera Gros eta Donosti Dolphinsentzat azken garaipenak

Bera Bera Gros eta Donosti Dolphinsentzat azken garaipenak

Senior mailako bi partidak azken minutuetan erabaki dira

Josean Gaska Kiroldegian jokatu diren Finalen Finalaren amaiera senior mailako bi finalek eman die. Lehenik neskak izan dira lehiatzen, non Bera Bera Grosek eta Antigua Luberri KEk ikuskizun bikaina eskeini dute, eta azkenean titulua lehenengoentzat izan zen 46-39ko emaitzarekin. Azken partidan, donostiako Donosti Dolphins ere nagusitu zen Ointxeren aurka 70-81eko emaitzarekin, hau ere azken minutuetan erabaki zelarik.

Bera Bera Grosek ongi ekin dio partidari, intentsitate handiz, eta berehala 8-0 aurreratu da markagailuan, lehen sei minutuen ondoren. Antigua Luberri KEk hasierako urduritasunak atzean utzi, eta balioa ongi mugitzen hasi denean hasi da jokatzen, eta horrela heldu dira lehen puntuak. Euren lehen puntuekin ere heldu dira defentsako estutasunak aurkariekiko, eta azken minutuetan soilik bi puntu jasota, lehen laurdenaren amaierara 10-9ko emaitzarekin heldu dira. Bi taldeek defentsako intentsitatea mantentzea lortu dute, eta atsedenaldira 16-17ko emaitzarekin heldu dira, oraingoan Luberri aurretik zela.

Bigarren zati hasieran, partida berdindurik joan da, eta bi taldeetako inor ez da gai izan partida apurtzeko. Bera Berak zelaian zehar korrika egiteko aukera izan du, eta hori egin duenean, lau puntuko abantaila lortu dute. Azken laurdenean, ordea, saskiratzeak txandakatuz joan dira, eta inork ezin izan du partida apurtu. Euren esperientziaz baliatzen saiatu dira Luberritarrak, baina Bera Beraren defentsa sendoa zen, eta horrela mantendu da azken minutuetan, azkenean garaipena lortuz 46-39ko emaitzarekin.

Senior nesken estatistikak

Bigarren partidaren hasiera, intentsitate eta erritmo altukoa izan da, non bi taldeek saskiratzeko arazorik ez duten izan. Baloia ongi mugitzea lortu dute bi taldeek, eta horri esker, saskiratze errazak lortu dituzte, lehen hamar minutuen ondoren, 16-25eko emaitzarekin. Arrasatearrek erritmoa jaistea lortu dute, eta horrekin batera, partidan sartzea lortu dute, nahiz eta lehenagotik donostiarrek aldeak hamalau puntutara igo dituzten (17-31).Jarraian, defentsa estututa, aldea zortzi puntutara jaitsi dute, eta atsedenaldira 29-37ko emaitzarekin heldu dira..

Bigarren zatian, talde lehiakorra ipini du Ointxek, eta horri esker, partida berdindu, eta aurretik ipintzea ere lortu dute. Donostiarrek, erritmoa aldatu, eta partidaren tentsia igo da, bi taldeetako inork erritmoa kontrolatu ezin zuelarik. Horrela, partida berdintsua izan da, non bi taldeek galtzeko beldur handia izan duten. Azken bi minutuetara partida berdindua heldu da, eta bertan, kanpoko jaurtiketei esker, donostiarrek partida apurtzea lortu dute, bi hiruko jarraian saskiratuz. Horrela, abantaila hamar puntuz goitik ipini dute, eta azkenean 70-81eko emaitzarekin nagusitu dira Donosti Dolphinseko jokalariak.

Senior mutilen finaleko estatistikak

Iruzkin bat idatzi

This site is protected by reCAPTCHA and the Google Privacy Policy and Terms of Service apply.